XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

76. EMAZTEAREN IDAZKIA, ESKATUZ ERREKERI DAKIOLA SENARRARI BERE MATRIMONIOAREN KARGETARAKO EKARPENA ORDAIN DEZAN

EPAITEGIARI

D.H.k, D.B.ren Prokuradoreak, bere senar D.A.k sustaturiko behin-behineko neurriei buruzko iharduketetan, zuzenbidean bidezkoen den moduan, diot:

Ezen ...(e)ko datan, ebazpen bat eman zela hilean ... pezetako kopuruan finkatuz senarrak matrimonioaren kargetarako ekarpen gisa hilabete aurreratutan eta hil bakoitzeko lehen bost egunen barnean ordaindu beharrekoa.

Data harez geroztik guztira ... pezetako kopurua hartu du nire ordezkatuak, errealitatean eta Epaitegi honek erabakitakoaren arabera, ... pezetakoa hartu behar zuen bitartean.

Ordea, adiskidetasunezko gestio bat baino gehiago egin arren, ez da lortu emaitza positibo bat bakarrik ere, eta horregatik alderdi hau Epaitegira jo beharrean aurkitzen da, D.A. formalki errekeri dezan, arren eta nire ordezkatuari kontzeptu horrengatik zor dion ... pezetako kopurua ordain diezaion.

Judiziamendu zibilaren legeko 1891. art.an xedatutakoaren arbera, EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT:

Idazki hau ametituz eta bertan jasotzen diren adierazpenak egindakotzat emanez, erabaki dezala aipatu zorduna errekeritzea arren eta honek bere emazteari ... pezetako kopurua ordain diezaion, matrimonioaren kargetarako ekarpen bezala eta Epaitegiak agindutakoaren arabera, ohartaraziz ezen, zor duena zuhurtziaz finka dakiokeen epe laburrean ez badu ordaintzen, premiamenduzko bidetik joko dela eta auzi-kostuak ordainaraziko zaizkiola.

...(e)ko hirian, ...(e)ko egunean